— Potentzia
Kontratatutako potentziak momentuan kontsumitzeko ahalmena zehazten du, hau da, aldi berean erabil ditzakezun gailuak.
Potentziaren prezioa xehatua
Potentzia tarteak

* OMIEk 2025ean jaiegun gisa hartzen ditu: urtarrilaren 1a, maiatzaren 1a, abuztuaren 15a, abenduaren 8a eta abenduaren 25a.
— Energia
Energia terminoaren prezio totala honako hauen batura da: energiaren prezio librea + kontsumoari aplikatu beharreko ordainsarien eta sistemako karguen prezioak; azken hauek prezio arautuak dira.
Jaso egunero biharamuneko prezioen jakinarazpenak eta ikusi historikoak Telegram mezularitza plataformaren «3.0TD-Index» kanalaren bidez:
Hemen web orri honetan bertan ere kontsultatu ditzakezu. Hauek dira argitaratu diren azken prezioak:

Tarifa: 3.0TD Indexatua.
Eguna: 2025/05/22 (gaur).
Batez bestekoa: 0.0091 €/kWh.
Ordu garestiena: 0.0339 €/kWh.
Ordu merkeena: -0.0005 €/kWh.
Prezio hauek barne hartzen dituzte: batetik zati argian, OMIE prezioa eta bestetik zati ilunean ordainsariak, karguak eta kapazitatearen araberako ordainketak. Era honetan, handizkako merkatuko orduen prezio hutsak baino erreferentzia zehatzagoa duzu. Prezioek ez dituzte barnean hartzen kudeaketa kostua, doitze merkatuak eta operatzaileari ordainsariak.
Aurreko prezio gehiago:
Zabaldu ikusteko
Prezioak berrikustea: kudeaketa kostua hiruhileko natural bakoitzean, edo/eta garraio- zein banaketa-bidesariak, sistemaren karguak edo araututako beste kontzeptu batzuk aldatu heinean.
Beste kontzeptu batzuk: Ez ditu barnean hartzen kontagailuaren alokairua, bonu soziala finantzatzea, zerga elektrikoa eta BEZa.
