Goiener Sarea gure bazkideek eskaintzen dituzten negozio eta zerbitzuen mapa da.
Zein baldintza bete behar ditut eskaintzen dudan zerbitzua Goiener Sarean azaltzeko?
- Goienerreko bazkidea izan behar duzu.
- Zure zerbitzua eskaintzeko erabiltzen duzun lokaleko argindarraren kontratua Goienerrek kudeatua izan behar du.
Zein da bidali behar dizuedan informazioa?
- Eskaintzen duzuen zerbitzuaren deskribapen labur bat.
- Lekuaren argazkiren bat edota nahi baduzue zuen logoa. Guztira 4 irudi bidalita nahikoa da.
- Zuen helbide fisiko zehatza.
- Zuekin harremanetan jartzeko nahi dituzuen moduak: telefonoa, web helbidea, posta elektronikoa, sare sozial helbideak…
Bete galdetegi hau eta gu arduratuko gara Goiener Sareko zuen puntua gehitzeaz.