Zer da Ordutegi Bereizketa duen Tarifa edo 2.0 DHA Tarifa?
Ordutegi Bereizketa duen Tarifa (DH = «Discriminación Horaria» gazteleraz) enpresa elektriko guztiek eskaini dezaketen kontratu mota da, 15kW baino gutxiagoko potentzia kontratatua duten kontsumitzaileentzat. Testu honetan 10kWtik beherako tarifetan zentratuko gara, etxe gehien-gehienen kasua baita.
2.0DHA tarifaren ezaugarri nagusia zera da: kontsumitutako elektrizitateak prezio desberdina duela eguneko orduaren arabera. 2.0A edo «ohiko» tarifan (kontsumitzaile gehienek dutena baita) prezioa berdina da egun osoan zehar.
Ondorengo taulan bien arteko aldea ikus daiteke (Goienerren gaur egungo prezioak):
Tarifa | Energia Prezioa €/kWh | |||
---|---|---|---|---|
2.0A | 0:00-24:00 | |||
0.133628 | ||||
2.0DHA | Neguan | Udan | ||
Punta | Harana | Punta | Harana | |
12:00-22:00 | 22:00-12:00 | 13:00-23:00 | 23:00-13:00 | |
0.149215 | 0.081109 | 0.149215 | 0.081109 |
Bertan bi denbora tarte ikus ditzakegu:
- Punta: 2.0A tarifa baino prezio altuagoa du eta egunean zehar 10 ordu irauten du. Tarte honetan gutxi gorabehera ohiko tarifan baino %12 gehiago ordainduko duzu.
- Harana: Prezio merkeagoa du eta eguneko 14 ordu hartzen ditu. Hemen, aldiz, 2.0A tarifarekiko aurrezpena %39 ingurukoa izango da.

Komeni al zait Ordutegi Bereizketa duen Tarifa?
Ordu tarte batean garestiago ordainduko duzu energia, eta beste tartean merkeago. Oro har, egunean zeharreko kontsumoaren parte bat –txikia bada ere– tarte merkean egiteko aukera baduzu (adibidez, arropa garbigailua edo/eta ontzi garbigailua goizez edo gauez jartzerik baduzu, edo 24 ordutan piztuta dagoen hozkailua baduzu) 2.0DHA tarifa ongi heldu zaizu.
Kalkuluak zehatz-mehatz egitea nahiago? Bada prezioak aintzat hartuz, Haranean egin beharreko kontsumoaren proportzioa jakin dezakegu:
(0.1492x + 0.0811y) / 100 = Z
- X: Puntan egindako kontsumoaren ehunekoa.
- Y: Haranean egindako kontsumoaren ehunekoa.
- Z: Energiaren batazbesteko amaierako prezioa.
Z aldagaiaren balioa 0.133628 baino txikiagoa den bitartean, 2.0DHA tarifari esker aurreztuko duzu. Beste modu batera esanda: Y aldagaiaren balioa 0.23 (%23) edo gehiago izatea da bete beharreko baldintza.
Laburbilduz: zure kontsumoaren %23a tarte merkean egitearekin aski da 2.0DHA tarifarekin aurrezteko. Jakina, proportzio hori geroz eta handiago izan, orduan eta hobe. Taula honetan tarte bakoitzeko kontsumoaren ehunekoaren araberako aurezpena adierazten da:
kontsumo % |
Tarte merkean kontsumo % |
Amaierako batazbesteko prezioa |
Tarifa errentagarriena |
2.0arekiko aurrezpena |
%100 | %0 | 0.149215 | 2.0A | %-11.66 | %90 | %10 | 0.1424044 | 2.0A | %-6.57 | %80 | %20 | 0.1355938 | 2.0A | %-1.47 | %70 | %30 | 0.1287832 | 2.0DHA | %3.63 | %60 | %40 | 0.1219726 | 2.0DHA | %8.72 | %50 | %50 | 0.115162 | 2.0DHA | %13.82 | %40 | %60 | 0.1083514 | 2.0DHA | %18.92 | %30 | %70 | 0.1015408 | 2.0DHA | %24.01 | %20 | %80 | 0.0947302 | 2.0DHA | %29.11 | %10 | %90 | 0.0879196 | 2.0DHA | %34.21 | %0 | %100 | 0.081109 | 2.0DHA | %39.3 |
---|
Nola kontratatu dezaket 2.0DHA tarifa?
Merkaturatzaile bakoitzak bere prozedurak ditu tarifa aldaketa kudeatzeko.
Goienerren, hainbat bide daude eskaera egiteko. Kontratu berria prestatu beharra dago, eta prozesua burutzeko 1-3 lanegun behar izan ohi dira. Tarifa berria aktibatu orduko email bidez jakinaraziko dizugu.
Goienerrek ez du kudeaketa egiteagatik kobratzen, baina tarifa aldaketak legez arauturiko kostua du (9,04€ +BEZ), banatzaileak ohiko faktura baten bidez kobratuko duena. Kasu gehienetan, tarifa berriak suposatzen duen aurrezpenari esker laster berreskuratzen da gastu hori.
Aholkua
Tarifa aldaketa egin nahi duzula argi baduzu, kontrataturiko potentzia jeisteko aukerarik ote duzun aztertzeko une egokia da. Izan ere, potentzia jeisteko banatzaile kostuak berdinak dira (9,04€ + BEZ). Alabaina, tarifa aldaketa eta potentzia jeitsiera biak aldi berean eskatuz gero, aktuazioa behin bakarrik ordaindu beharko duzu.
Goienerren laguntza eta aholkularitza eskeini ahal dizugu potentziaren eta tarifaren inguruko azterketa egiteko unean. Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta plazer handiz lagunduko dizugu.