• aste-nagusia-2016

    2016ko Bilboko Aste Nagusi pixka bat jasangarriago batean lagundu du GoiEnerrek

    Asteazkena, abuztua 24, 2016

    Iazko Bilboko Aste Nagusian bi konpartsek argindarra GoiEnerrekin kontratatzeko erabakia hartu zuten, aurten 21 konpartsa izatera pasa dira argindar berriztagarria GoiEnerrekin kontsumituko dutenak. Hontzak konpartsako Galder Antonek zera adierazi digu: GoiEner aurkeztu zuten Bilboko Konpartsen batzarra ospatzerako, beraiek GoiEnerrekin kontratatzeko erabakia hartua zutela. Aurretik ezagutzen zuten; kooperatiba bat izateak eta iturri berriztagarrietatik energia hornitzeak beraien ideologiarekin bat egiten zuelako hartu zuten erabakia. Bestalde, aurten beste ekintza batzuk ere burutuko dituzte ingurumena babesteko helburuarekin. Bilboko Konpartsekin batera, Hontzak konpartsak jaietan lurrean geratzen diren plastikozko edalontziak batzen…

  • udaindarrez-veranoconenergia

    #udaindarrez lehiaketa

    Asteartea, abuztua 2, 2016

    Kaixo guztioi! Oporren hilabete hau lehiaketa bizi batekin hasi nahi dugu. Parte hartzeko soilik argazki bat atera beharko duzue, bakarrik, kuadrilarekin, familian, maskotarekin, etabar… “energia berdea” gai bezala hartuta, #udaindarrez hashtag-a erabilita eta GoiEner aipatu edo etiketatuaz, bai Facebook edo Twitter erabilita. Epea irekita egongo da irailaren 15 arte eta saria metering neurgailu bat izango da (argindar kontsumoa neurtzeko). Argazki originalena izango da irabazlea. Udara ondo pasa eta parte hartzera animatu!

  • ostatu-exterior

    Ostaturekin elkarrizketa

    Osteguna, uztaila 14, 2016

    Gure kooperatibako bazkideak zuen ezagutza handiagoa izan dezaten. Zer dira Ostatu upeltegiak? Belaunaldiz belaunaldi aritu izan gara Sáenz de Samaniego familiako kideak mahastizaintzan. Izan ere, jarduera hau familiari XVI. mendeaz geroztik lotuta dagoela jasota dago. Matarredo auzoan, haitzetan zulatutak calao deritzoten lurpeko bodega zaharren auzoan, gure arbasoek ardoa egiteko erabiltzen omen zuten zuloak oraindik ere gure familiaren eskuetan dirau, eta hasiera batean guk ere erabili izan genuen.   Ardoak ekoizteko modua izan da gure aitonarengandik aurrenik, eta geroxeago, guraso ditugun Doroteo eta Mª Asuncionengandik ikasi duguna.  Beraiek izan baitziren 60ko hamarkada…

  • gizarte-energia

    Gizarte Energia jardunaldia Hernaniko IDEO Oronan

    Osteguna, maiatza 12, 2016

    Datorren Maiatzaren 21ean Goiener eta ResCoop-ek, Ingeteam eta Orki babesleen laguntzarekin antolatutako “Gizarte Energia” izeneko Jardunaldia ospatuko da, IDEO Oronan, Galarreta (Hernani, Gipuzkoa) 09:00etatik 14:00 bitarteko ordutegiarekin. Energiaren aspektu gizarteratuago bat analizatu eta eztabaidatzea da topaketa honen helburua: hiritar inbertsioa berriztagarrietan (bai norbanako moduan edo bai taldean), instituzioen papera sorkuntzako proiektuak aurrera eramateko unean, esperientziak eta arrakastadun kasuak, pobrezia energetikoa eta bukatzeko Euskadiko estrategia energetikoa aztertuko da.Horretarako, ikuspuntu desberdina duten pertsona esanguratsuak elkartuko dira. Besteren artean, Javier García Breva (aholkulari eta eritzi liderra),Fundación Renovables, Europako…

595.goiener.elkarhezitzen.jardunaldi.aurkezp

Debagoiena Piztu! Debagoiena On!

Debagoieneko Goiener Taldeak, Goiener S.Coop.ek eta Elkarhezitzenek, beste erakunde batzuekin batera, kanpaina berria jarri dute habian: hiritarrak energia berriztagarrien garrantziaz kontzientziatzeko, energia aurrezpenean aholkuak emateko eta etxean energia garbietara nola aldatu azaltzeko. Apirilaren 25etik 29ra, “Debagoiena Piztu! Debagoiena On!” kanpaina izango da martxan Arrasaten, Oñatin, Bergaran eta Antzuolan. Kanpainaren barruan hitzaldiak, tailerrak, mahai-inguru bat eta monologo bat antolatu dira. Informazio gehiagorako deskargatu programa. Jasangarritasun energetikoa eta energiaren demokratizazioa aldarrikatuko ditu kanpainak. Defendatzen ditu, batetik, energia berriztagarriei bultzada emango dien politika bat, eta bestetik, aldaketa klimatikoaren…

ioseba-arregi

Elkarrizketa Goienerreko bazkide taxi-gidariari

-Aurkeztu zuen burua labur labur. Izena: Ioseba Arregi San Martin. Ogibidea: Taxi-gidaria (elektrikoa) Iruñean. Jaioterria: Iruñea. -Zer dela eta egin zinen GoiEnerreko bazkide? Kotxe elektrikoa kargatzeko sakonuneko tarifa sinesgaitza, aurkit dudan merkeenetakoa. Horrezaz gain, printzipio ekologikoak dituen bertako kooperatiba gazte batek eragiten duen erakargarritasuna. -Nola ikusten duzu zure inguruan garraio publiko arloa? Hirietako autobusak ke-mordoa botatzen ikusten ditudanean, eta kalean ni arnasa hartzen, minutuz minutu… Eta taxiak eta gainerako kotxeak ke-laino galanta altxatzen… Espero dut lehenbailehen behingoz desagertzea. Izan ere, herri barruko ibilaldiak ikatz lokomotoreen…

imotz

Goienerreko egitasmo berriak Nafarroan, Planet Energyrekin batera

Iragan den urtarrilaren 14an, Goienerreko presidentea Joanes Maiza eta bere bazkideetako bat, Meghan Sapp («PlanetEnergy SL»koa) Imotzko Udaleko (Nafarroa) Garapenerako Batzordearekin bildu ziren. Bilera horretan bailaran sorkuntza energetiko egitasmoak garatzeko asmoa eztabaidatu zen. Goienerrek parte hartu ahalko luke bere kooperatibaren bitartez, Nafarkoop. Bilera oso emankorra izan zen eta alde biek sinesten dute elkarlaguntzarako aukera handiak daudela. Bide berri honi hasiera emateko, hitzaldi publikoa antolatuko dugu Imotz, Basaburua eta Ultzamako bailaretan, Goiener, argindarraren faktura eta estatuko eredu energetikoari buruz Inguruko bailaretako laborantzako hondakinak erabili daitezke Goinerreko…

santiago-david-dodge

Kanadako hedabide batek Santiago Ochoa de Eribe Goienerreko Zuzendaria elkarrizketatu du

David Dodge kazetariak Gasteiz bisitatu du eta energia berriztagarriei eta jasangarritasunari lotutako egitasmoak ezagutzen eman du denbora. Goienerrek aukera eduki du berarekin elkartzeko eta estatuko sistema elektrikoa azaldu dio, baita kooperatibak pertsonei energía (guztiona den oinarrizko eta funtsezko ondasuna) itzultzeko egiten duen lana ere. Jarraian daukazue webeko esteka (ingelesez): greenenergyfutures.ca.

megara-periodicodelaenergia

Megara Energía: energia berriztagarrien kooperatiba berria Sorian

Albiste onez betea hasi dugu 2016. urtea; El Periódico de la Energiak argitaratu bezela, Megara energia berriztagarrien kooperatiba gisara eratu da. Hemendik aurrera, bere energia komertzializatu ahal izango du eta bazkide eta kolaboratzaile kopuruan hazi. Guretzat bi eratara da onuragarria; batetik helburu eta baloreak partekatzen ditugun kooperatiba berrien sorrera eta egonkortzeak azalarazten du hau dela egungo eredua aldatzeko bidea eta gero eta jende gehiagok babesten gaituela. Bestetik, pozgarria da ikustea nola egiten duen aurrera beraiekin estuki lan egindako proiektuak. Goienerretik proiektuaren bultzatzaileak zoriondu nahi ditugu…

trans-energia-manifestua

Goienerrek Euskal Herriko Trantsizio Energetikoaren aldeko Adierazpena sinatzen du

Euskal Herriko Trantsizio Energetikoaren aldeko Adierazpena Desberdintasunak gero eta handiagoak izan arren, garapen sozioekonomikoari dagokionez, gure herrialdea munduko mailarik altuenean dago. Munduko Iparralde Globala deritzoneko gainerako herrialdeek bezala, ekoizteko eta kontsumitzeko gaur egun dugun eredua iraunezina da ingurumenaren ikuspuntuaren arabera, baliabide mugatuko planetan ezin delako mugagabeko hazkunderik egon eta aldaketa klimatikoaren eragile nagusiak diren erregai fosiletan oinarrituta dagoelako. Gainera, gizarte-ikuspuntutik begiratuta, bidegabea da, izan ere, zenbat eta energia gehiago kontsumitu, gero eta handiagoak dira haren banaketan dauden desberdintasunak, zor ekologikoa, genero desberdintasunak eta pobrezia energetikoa…

edgar-jimenez-among-the-people-st-peter-square-cc-by-sa

Lurra eta pobreen aldeko Aita Santuaren dokumentua

Munduko katolikoen lider espiritualak, Frantzisko Aita Santuak, planetaren eta pobreen zaintza aldarrikatzen du argitaratutako azken dokumentuan. Irudia: Edgar Jiménez

abenduak20pobreziarenkontra

Pobrezia eta desberdintasunen aurkako manifestazioa

Pobreziak eta desparekotasunak milaka aurpegi ditu,eta erantzuleak bankariak, multinazionalak eta euren zerbitzura dauden gobernu ustelak dira. Pobrezia eta desberdintasunen aurkako manifestazioa datorren larunbata 20, eguerdiko 12:00etan Donostiako Bulebarrean. Kaleratzeak Stop Deshaucios, Gipuzkoako IRPH Stop, Donostiako Zero Pobrezia, Duintasuna, GEPE eta Donostiako Koordinadora Feministak antolatuta. Manifiestua[pdf] Goienerrek argindar fakturak ulertzeko mahai batekin parte hartuko du.

mecambionet

Lehen «meCAMBIOya party»-a

Argi-indarra, bankua, asegurua edo telefono mugikorreko hornitzaile etikoetara aldatu nahi duzu eta ez dakizu oso ondo nola egin? Trago batekin Kaxildan elkartzea proposatzen dizugu; aldaketa egin aurretik, zalantzak, esperientziak eta aholkuak partekatzeko. Aldaketa nola egin, alternatibak, zergatik eta zertarako, zenbat kostatzen du aldatzeak, etab. Astelehena, abenduak 15, 18.30etatik- 20.00etara | Kaxilda Liburu-Denda | Donostia. Lehen meCAMBIOya party-a. Nola funtzionatzen du? 1. Etorri aurretik mecambio.net webgunea bisita dezakezu, zure zalantzak eta galderak aldez aurretik detektatzeko. 2. Jada aldaketaren bat egin baduzu, prozesua nola izan zen gogora…

20141115txarla2

Sustrai Erakuntzak ‘Nafarroa burujabetza energetikorantz’ aurkezten du

Joan den ostirala, azaroaren 14ean, Iruñako Katakrak liburutagian, Sustrai erakuntzak, Nafarroako burujabetze energetikorantz bidea egiteko eztabaidarako proposamena aurkeztu zuen. Aurkezpenaren sarreran Nafarroako gaur egungo diagnostikoa egin zuten, azken hamarkadan eskualdean eman den energia kontsumoaren bikoizketa, %83ko kanpoko menpekotasuna, aztarna ekologikoa, eta hainbat zehaztasun azaldu zituztelarik. Ondoren, indarrean dagoen eredu energetikoren inguruko ausnarketarako tartea izan zen, honak momentuan bizi dugun krisi ekonomiko-sozialarekin duen lotura azpimarratuz. Proposamenei dagokionez, etzuten gehiegi sakondu, baina energiaren kudeaketa publikoak, sabai energetikoak, elikaduren burujabetzak, ondakinen kudeaketak eta beste hainbat gaiek duten  lotura…

jornadas Tolosa

Tolosako Energiari buruzko II. jardunaldiak azaroaren 5ean hasiko dira

Datorren  azaroaren 5tik aurrera energiari buruzko II. jardunaldiak ospatuko dira Tolosako Topic-en. Informazio gehiago: Energia Jardunaldiak 2014.

2016 GoiEner - goiener@goiener.com
Mallutz Industrialdea 18.pab 20240 Ordizia - Gipuzkoa

Goiener facebookGoiener linkedingoiener twitterRSS kanala
Kontsumoko arbitrajeari atxekia