- Sarrera
- Gasa Doitzeko Mekanismoari (GDM) buruzko iritzia
- Prezioen berri emateko Telegrameko kanalari buruzko iritzia
- Itzalaldiak
- Energia-kontsumoaren karakterizazioa
- Erabakiak hartzeko bazkideen profilaren karakterizazioa
- Bazkideen energia-eraginkortasunaren profilaren karakterizazioa
- Familia unitatearen deskribapena
- Inbertsioen determinatzaileak
- Ondorioak
1. Sarrera
Azken bi urteetan, hainbat gertaeraren ondorioz (negua bereziki gogorra Asian, pandemiak hornidura-kateetan izandako eragina, Ukrainako gerraren ondorioz ezarritako zigorrak, etab.) gas naturalaren prezioa nabarmen igo da. Energia elektrikoaren prezioak handizkako merkatuan finkatzeko erabiltzen den mekanismoa dela eta, gasaren prezioa handitzeak energia elektrikoaren prezioa neurriz kanpo igotzea ekarri du. Eragina arintzeko, Espainiako Gobernuak Gasaren Prezioa Doitzeko Mekanismoa ezarri zuen, eta horrek etxeetan kontsumitutako energia elektrikoa tarifatzeko modua aldatu du.
Mekanismo horren eragin kualitatiboa aztertzeko, galdeketa bat bidali zen 2023ko urtarrilean. Dokumentu honen helburua galdetegi horretan lortutako emaitzak aztertzea da.
16.990 bazkideri bidali zaie galdetegia, eta horietatik 699k erantzun dute. Kontuan hartu behar da galdetegiaren emaitzak bidaltzeko ez zela beharrezkoa galdera guztiei erantzutea.
2. Gasa Doitzeko Mekanismoari (GDM) buruzko iritzia
Lehen zati honetan, GDM-ari buruz bazkideek duten iritzia aztertzen da. Inkesta erantzun zutenen %46ak adierazi zuen GDM-ari buruzko ezagutza txikia zuela, hau da, 0tik 10era bitarteko eskalan, 0 ezer ez jakitea eta 10 mekanismoa guztiz kontrolatzea izanik, %46ak bere burua 5etik behera kokatu zuen.
Mekanismoaren inguruko iritzia galdetzean, %40k adierazi zuen ez zela neurri egokia. Bestalde, %30ek prezioen igoerari aurre egiteko neurri egokia dela esan zuen.
Ordu garestienak saihesteko egokitu da %93a. %70ek adierazi du arropa/ontzi-garbigailua erabiltzeko ordutegia aldatu duela. Beste ekintza aipatuenetako batzuk izan dira ECO funtzioa erabiltzea, beste etxetresna elektrikoen ordua aldatzea eta termostatoa doitzea izan dira. %43ak aldaketa horiek ez diotela etxeko bizikidetzari eragin adierazi du. Bestalde, %37ak adierazi du erosotasunaren aurrean aurrezpena lehenetsi behar izan duela.
Neurri horiek errespetatzeko edo gehiago ez hartzeko oztopo nagusia lan-/eskola-ordutegia ekintza horiekin bateraezina ez izatea da. Horrekin batera, etxeko erosotasunari lehentasuna ematea energia kostuaren aurrean oztopo bat izan da kasu askotan.
GDM prezio-seinale bat da. Merkatuan badaude dagoeneko beren kontsumoa prezio-seinale batera doitzen duten gailu adimendunak, kostu ekonomikoa murrizteko helburuarekin, normalean erabiltzaileen erosotasunean eraginik izan gabe. Gehienak prest egongo lirateke garbigailua (%55) eta berokuntza-sistema (%54) adimendunak bihurtzeko. Gaur egun, ordea, %69k ez du gailu adimendunik.
3. Prezioen berri emateko Telegrameko kanalari buruzko iritzia
Abuztuan, Telegrameko kanal bat sortu zen ordukako prezioen berri emateko. 3.386 bazkide kanala erabiltzen ari dira gaur egun. % 38k ez zekien existitzen zenik. %21ek begiratu du, eta jarraitzen saiatu da; %18ak, berriz, arreta handiz begiratu eta jarraitu du. %40rentzat Telegram kanala lagungarria izan da.
4. Itzalaldiak
Bi itzalaldi mota planteatu dira. Lehenengo egoeran, itzalaldiak laburrak dira, baina sarritan; bigarren egoeran, berriz, itzalaldiak egun batzuk irauten ditu.
Bi kasuetan, etxean edateko ura izatea izan da beharrezkoena kontsideratu den zerbitzua.
5. Energia-kontsumoaren karakterizazioa
Atal honetan, etxeetako energia kontsumoari buruz galdetu da. Aurreko galdetegia erantzun ez zutenek edo HPKUrik eman ez zutenek bakarrik erantzun dute galdera sorta hau. Guztira 528 pertsona izan dira.
Galdetegia erantzun duten bazkideen hornidura-kontratuen %94ak lehenengo etxebizitzak dira.
1. irudia. Hornidura kontratuen banaketa
Bigarren etxebizitzei dagokienez, %50ek udan erabiltzen dute etxebizitza. Udazkenean erabiltzen dute gutxien, %16k baino ez. %67 bigarren etxebizitzara joaten da asteburu guztietan edo ia guztietan.
Negozio txikiak aztertzeko, haien ordutegiari buruz galdetzen da. Gehienek, %50ek, adierazi dute goizez eta arratsaldez irekita izaten dituztela beraien negozioak. Opor egunei buruz galdetuta, % 50ek udan lokala ixten duela esan du.
Erabiltzen duten berokuntza sistemaz galdetuta, gehienek, %52, banakako gas-galdara erabiltzen dute. Gainerakoan, emaitzak askotarikoak izan dira.
2. irudia. Etxebizitzetako berokuntza-mota nagusiak
Sistema elektrikoei dagokienez, etxean zein sistema duten galdetu da. Laginaren %75ak etxean sukalde elektrikoa duela dio. %19ak termo elektrikoa edo bero-ponpa du ur bero sanitariorako (UBS), %6ak bateriak, %3ak aire girotua eta %2ak ibilgailu elektrikoa (emaitza horiek ez dute elkar baztertzen, hau da, pertsona batek gailu edo teknologia bat baino gehiago aukeratu ahal izan ditu).
3. irudia. Etxebizitzetako sistema elektrikoak
6. Erabakiak hartzeko bazkideen profilaren karakterizazioa
Profilak sailkatzeko, Europako GreenSoul proiektuak sortutako sailkapena erabili da. Hiru profil mota bereizten dira:
- Nahiago dut erabakirik ez hartu. Beraz, gauza bera egiten saiatzen naiz, gehiegi pentsatu gabe. Ez dut ikertzeko denborarik, lehentasuna ematen baitiot eguneroko ohituretan kontzentratzeari.
- Nahiago dut gauzak ahalik eta esfortzu fisiko eta kognitibo txikienarekin egin. Nire testuinguru sozialak kezkatzen nau, nahiz eta, oro har, beste zeregin batzuekin oso lanpetuta edo nekatuta nagoen. Beraz, hausnartzeko denbora askorik erabili gabe jarduten saiatzen naiz.
- Nahiago dut nire erabakiei buruz gogoeta egin. Badakit zer nahi dudan eta nire aukerak ebaluatzen ditut. Gainera, nire eguneroko ekintzak eta nire jarduera ereduak aztertzen ditut, eta haietatik ikasten dut.
Hiru aukeren artean, %72 hirugarren profilarekin identifikatu da, %20 bigarrenarekin eta %5 lehenengoarekin.
4. irudia. Erabakiak hartzeko profilaren karakterizazioaren banaketa
7. Bazkideen energia-eraginkortasunaren profilaren karakterizazioa
Profilak sailkatzeko orduan, NUDGE proiektu europarraren esparruan egindako sailkapena erabili da. Sailkapen honetan 6 energia kontsumitzaile talde desberdintzen dira ingurumenari buruzko konpromiso eta ezagutza mailaren arabera:
- Ingurumena babesteaz kontzientziatuta nago, ondo informatuta nagoela uste dut eta nire ekarpenaren erantzule naizela.
- Ingurumenaz kezkatuta nago, baina lehentasuna ematen diot nire familiaren erosotasunari eta epe laburreko gastuaren kontrolari.
- Ingurumenaz kezkatuta nago, baina ez dut nire ekintzen eragina ezagutzen, ez eta hori murrizteko zer egin dezakedan ere.
- Nire energia gastuarekin kezkatuta nago.
- Inguruko pertsonek (senideek, lagunek edo lankideek) niri buruz pentsatzen dutenak kezkatzen nau.
- Ez nau batere kezkatzen nire energia kontsumoak.
Laginaren %55 lehenengo aukerarekin identifikatu da, %25 bigarrenarekin, %9 hirugarrenarekin eta beste %9 laugarrenarekin.
5. irudia. Energia-eraginkortasunaren profilaren karakterizazioaren banaketa
8. Familia unitatearen deskribapena
Familia unitatearen deskribapena izateko, lehenbizi etxebizitzaren datuak bildu dira. Ondoko irudietan ageri dira bildutako datuak.
6. irudia. Titulartasuna
7. irudia. Etxebizitzaren azalera erabilgarria
8. irudia. Etxebizitza/eraikinaren amaiera-urtea
9. irudia. Etxebizitzaren/eraikinaren energia-ziurtagiria
Etxebizitzaren datuak aztertu ondoren, etxebizitza horien kokapena aztertu da.
10. irudia. Zona klimatikoa
11. Irudia. Herriaren tamaina
Ondoren, familia unitateen egoera ekonomikoa (diru sarrerak eta aurrezkiak) aztertu da.
12. irudia. Urteko diru-sarrera garbiak
13. irudia. Urteko aurrezkiak
Aurrekoaren jarraipen gisa, familia unitateko berokuntzaren eta ur bero sanitarioaren, garraiorako erregaiaren eta etxeko elektrizitatearen urteko batez besteko gastuak bildu dira.
1. taula. Urteko batez besteko gastuak
Urteko batez besteko gastua (€) | |
Berokuntza eta ur bero sanitarioa | 625 |
Garraioaren erregaia | 1200 |
Elektrizitatea | 700 |
Azkenik, klima-aldaketari eta honi aurre egiteko aukerei buruz galdetu da. %89k adierazi du klima-aldaketari buruz nahiko kontzientziatuta dagoela (maila desberdinetan).
%41ek klima-aldaketaren aurkako ekintza bat edo gehiago egin dituela eta ekintza horiek edo antzekoak egiten jarraitu nahi duela dio. %14k ekintzaren bat egin duela adierazi du, baina oraingoz ez duela ekintza berririk egitea aurreikusten. %20k ingurumenarekiko jarrera aldatu beharko lukeela uste du.
Laginaren %49k 2030 eta 2050 urteetarako ekonomia deskarbonizatzeko helburuak lortzeko herritarren eginkizuna zein den badaki.
%47k argi du zer den energia komunitate bat, eta %37k ez du guztiz ondo ulertzen zer den. Argi daukatenen artean, %36k energia komunitate batean parte hartu nahi luke, hau da, langin osoaren %17k. Zer den ez dakitenen (%11) edo ondo ez dakitenen artean, %29k energia komunitate batean parte hartu nahi luke, hau da, laginaren %3k.
Etorkizunari begira, %79 eguzki-plaka fotovoltaikoetan inbertitzeko prest egongo litzateke, %30 auto elektrikoetan, %27 bero-ponpetan eta %21 baterietan (emaitza horiek ez dira kontrajarriak, hau da, pertsona batek gailu edo teknologia bat baino gehiago aukeratu ahal izan ditu).
Etorkizunean inbertituko den edo inbertitzea espero den eszenatoki mota ezagutzeko, 5 agertoki mota planteatu dira:
- “Status quo”-ari eustea, baina ibilgailu elektrikoak bakarrik erabiliz.
- Ibilgailu autonomoaren hedapen masiboa sustatzea (garraio publiko kolektiboa hobetzearekin batera).
- Bidaia kopurua murrizteko neurriak bultzatzea (telelana, administrazio publikoen deszentralizazioa, zerbitzuen digitalizazioa, etab.).
- Oinezkoentzako eremuak sustatzea (garraio publiko kolektiboa hobetzearekin batera), herritar gehienek “oinez” bizitzeko aukera izan dezaten.
- Beste bat.
14. irudia. Etorkizuneko egoerak
Aurreko galdetegian HPKUa eman ez zutenen edo galdetegia erantzun ez zutenen %42k HPKU eman dute hemen.
HPKUa eman ez zutenen %33k 0tik 10era bitarteko tartean beraien posizio politikoa adierazi dute, non 0 eskuin muturra den eta 10 ezker muturra. HPKUa eman zutenei ez zitzaien eskatu pribatutasun kontuengatik.
15. irudia. Espektro politikoa: 0 eskuin muturra eta 10 ezker muturra.
9. Inbertsioen determinatzaileak
Atal honetan hainbat arlotako inbertsioen determinatzaileak aztertu dira: etxetresna elektrikoak, isolamendua, energia sorkuntza, energia biltegiratzea, berokuntza eta mugikortasuna.
2. taula. Inbertsioen determinatzaileak
10. Ondorioak
Aztertutako laginaren %94 lehenenengo etxebizitzak dira; beraz, baliteke datu horiek errealitatearen isla ez izatea. Esan daiteke galdetegia erantzun duten pertsona gehienak beren ohituren inguruan hausnartzen dutenak direla, eta, gainera, ingurumenaz arduratuta daudenak. Horrez gain, esan daiteke lagina maila ekonomiko ertainekoa dela eta aurrezteko gaitasuna duela.
Oro har, nahiko gutxi ezagutzen da Gasa Doitzeko Mekanismoa. %46k adierazten du ezagutza-maila baxua duela, maila desberdinetan. %40k uste du ez dela neurri egokia; %30k, berriz, kontrakoa uste du. Hala ere, %93k neurriak hartu ditu kontsumoa ordu baxuenetara egokitzeko. %40k Telegram-en 2.0 TD prezioei buruzko informazioa emateko kanala lagungarria izan dela dio, begiratu dutela eta jarraitzen saiatu direla.
Itzalaldiei dagokienez, bi agertoki definitu dira. Lehenengo egoeran, elektrizitatea hornitzeko sareak etenaldi laburrak baina ohikoak izaten ditu. Bigarrenean, itzalaldia erabatekoa da eta hainbat egun irauten du. Bi kasuetan, etxean edateko ura izatea izan da garrantzisuena kontsideratu den zerbitzua.
Energia kontsumoari dagokionez, eta kontsumo gehiena etxea berotzeari dagokiola jakinda, berokuntza-sistema nagusiak aztertu dira. Etxe gehienek banakako gas-galdara erabiltzen dute etxea berotzeko. Sistema elektrikoak aztertuta, %75ek sukalde elektrikoa dute, %19k UBSrako termo edo bero-ponpa, %6k bateriak, %3k aire girotua eta %2k ibilgailu elektrikoa. Zifra horiek interesgarriak dira etxeetako elektrizitate kontsumoa mugitzeko eta/edo malgutzeko gaitasuna ebaluatzeko.
Etorkizunean ahalmen hori handitu egingo dela esan daiteke, %79 eguzki-plaka fotovoltaikoetan inbertitzeko prest agertu da, %30 auto elektrikoetan, %27 bero-ponpetan eta %21 baterietan. Ehunekorik altuena plaka fotovoltaikoena da; beraz, jendeak aukera horren alde egingo du lehenik, ikusten ari garen bezala.
Etxebizitzen datuak aztertuz gero, deigarria da datuen ia erdiak 1980. urtea baino lehen eraikitako etxebizitzei buruzkoak direla (%45). Etxebizitzen energia-ziurtagiria aztertuta, gehienek ez dute (%32) edo ez dakite halakorik duten (%29). Zalantzarik gabe, arlo honetan asko dago egiteko.
Energia komunitateei dagokienez, %47k argi du energia komunitate bat zer den. Askok ez dute ulertzen zer den edo ez dakite zer den, baina gehienek horietako batean parte hartu nahiko lukete.
Esan daiteke pertsona gehienak ingurumenarekin eta klima aldaketarekin kontzientziatuta daudela. Horrek ere justifikatzen ditu aurreko ondorio gehienak.
Azkenik, inbertsioen determinatzaileak aztertu dira. Datu hauek ez dira estrapolagarriak, oso jende gutxik erantzun baititu galdera hauek. Hala ere, aipatu behar da, mugikortasunaren kasuan bakarrik, gehienak ez liratekeela prest egongo autoa aldatu behar izanez gero aukera eraginkorrago batean inbertitzeko (aukera eraginkorra ibilgailu elektrikoa dela suposatuz).