Batzarra
- Eguna: 2020/10/21
- Ordua: 16:30tan lehen deialdian, 17:00ean bigarren deialdian eta 17:30etan hirugarren deialdian
- Bozkatzeko: urriaren 21eko 8:00etatik, batzarrean bozketa itxi arte.
Gai zerrenda
- Lehendakariaren agurra eta eskerrak ematea.
- Errektore Kontseiluaren zati bat berritzea. (Hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, esteka honetako inprimaki bidez egin dezakezu urriaren 12a baino lehen) Hautagaitza horiek jasotzeko epea itxitakoan, gure ohiko komunikazio moduak erabilita jakinaraziko ditugu hautagaitza ofizialak eta haien deskribapen laburra. IKUSI HAUTAGAIAK ETA HAUTATZE MODUA
- Estatutuak aldatzea, norberaren beharrengatik eta Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legera egokitzearen ondorioz. Deialdi honetan deskargarako jartzen ditugu justifikazio txostena, Estatutu Sozialen proposamena eta Estatutuen moldaketa.
Estatutuen aldaketaren barruan, sozietatearen xedeari eragiten dioten aldaketa hauek sartu dira, eta, espreski, hemen azaltzen ditugu:
— EGUNGO BERTSIOA:
Kooperatiba honen xedea da ziurtagiri berdedun energia merkaturatzea argindar tarifaren bidez.
— PROPOSATUTAKO ALDAKETA:
Kooperatiba honen xedea da iturri berriztagarrietatik datorren energia komertzializatzeko jarduerarekin zerikusia duten zerbitzuak ematea eta produktuak banatzea, eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak defendatzea, informatzea eta sustatzea.
- Webgune korporatiboa
- Galde-eskeak
OHARRA: bazkide guztiek eskubidea dute Kooperatibako egoitza sozialean aztertzeko gai-zerrendako puntuei dagokien dokumentazioa, eta, zehazki, proposatutako aldaketen eta Estatutu Sozialen egokitzapenaren testu osoa, bai eta aldaketa horiek justifikatzen dituen txostena ere. Gainera dokumentu horiek doan emateko edo bidaltzeko eska dezakete.
Kontseilu Errektorea berritzea
- Kontseilu Errektorerako hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, esteka honetako inprimaki bidez egin dezakezu urriaren 12a baino lehen
- Kontseilu Errektorerako hautagaien zerrenda urriaren 16ean argitaratuko da: IKUSI HAUTAGAIAK ETA HAUTATZE MODUA
Batzar Orokorrean parte-hartzeko estekak
Bozkatzeko oharrak
Bozketa egiteko orain ere Demokratian software librea erabiliko dugu:
- Aurreko Goiener S.Coop.eko batzarrean parte hartu bazenuen orduan sortutako erabiltzailearekin hasi dezakezu saioa eta bozkatu, HEMEN. Erabiltzailea edo/eta pasahtiza gogoratzen ez badituzu, bertan berreskuratu ditzakezu zure helbide elektronikoa eta edozein izen sartuta.
- Ez bazenuen parte hartu, Demokratian sistemako zentsuan gehitu behar ditugu zure datuak. Idatzi batzarra@goiener.eus helbidera eta kudeatuko dugu zure eskaera.
- Izan kontuan, urriaren 21ean goizeko 8:00etan zabalduko dela bozkatzeko aukera eta bozkatu ahalko dela batzarrean aukera ixten den arte.
Galderak egiteko prozedura
Galderak batzarra@goiener.eus helbidera bidali behar dira.
Batzarrean zehar, galderak helbide honetara bidaltzeko aukera ere izango duzue.