Ekitaldia:
Bazkide eta laguntzaileentzako soilik. Bete izen-emate inprimakia etortzeko.
Programa deskargarako.
Kartela deskargarako.
Mapa.
Bazkaria:
Alboan dagoen Jauregi Jatetxean izango da.
— Menua 24,30 € kostako da eta ondorengoa izango da:
1. plateretan aukeratzeko:
Mista / Paella / Babarrunak / Arrain zopa.
2. plateretan aukeratzeko:
Txipiroiak tintan / Kokotea / Txuleta errea (400 gr) patatekin / Etxeko porru pastela.
Postreak aukeratzeko:
Flana / Mamia / Bainila izozkia / Arroz-esnea.
Kafea eta edariak (ardoa, sagardoa, ura) barne.
— ADI. Bazkariko ordainketa aurretik igorriko denez, bazkaltzera geratu nahi duten GUZTIEK (bai eta aurretik izen emandakoek ere), bete beharko dute ondorengo inprimakia ordainketa egiteko kontuaren zenbakia eta titularra adierazi behar bait dira bertan. Kontu zenbaki berdinera bi igorpen egin behar izanda ere, inprimakia bi aldiz betetzea eskatzen dizugu. Epea itxita.
— Bazkarian izen emateko epea azaroaren 20ean itxiko da eta zenbatekoaren igorpena biharamunean egingo da, 21ean.
— Behin banku igorpena eginda ez da dirurik itzuliko.