http://www.eldiario.es/consumoclaro/ahorrar_mejor/cooperativas-renovables-som-energia-goiener_0_609639708.html
goiener @eu
Diario de Noticias: 2.000 nafarrek baino gehiagok bere argindarra kontsumitzaile kooperatiben bidez erosten dute dagoeneko [es]
Txomin Barullo eta Bizizaleak konpartsek argindar %100 berriztagarria Aste Nagusiko bere txosnetan GoiEnerri esker
Aspalditik zetorren gurari bat beteko da Bilboko jaietan. Beste eredu energetiko baten aldeko bidean Txomin Barullo eta Bizizaleak konpartsek urratsa eman dute eta euren txoznetan argindar %100 berriztagarria kontsumituko dute. Energia berriztagarria bultzatzeaz gain, eskertzekoa da pertsonak eta natura ardatz dituen GoiEnerrekin egitea apustu hori.
GoiEnerrek erronka horri heldu zionean bazekien ez zela erreza izango, lehenengo aldia izan baita aldi baterako kontratuak egiten direna. Hala ere, oztopoak oztopo eta zailtasunak zailtasun, aurten Bizizaleak eta Txomin Barullok %100ean iturri berriztagarrietatik datorren argindarra izango dute Bilboko Aste Nagusian.
GoiEnerren aldetik eskerrak eman bi konpartsa hauei bidelagun izateagatik.
Espero dugu elkarrekin jorratu dugun bide hau konpartsa, peña, pirata, elkarte, talde eta jaizale gehiagorekin partekatu ahal izatea.
On egin.
I-Ener eta Goiener arteko bilera
I-Ener eta Goiener arteko bilera (16:00-18:00). Lekua: CMHT-koek duten elkarte txikian, Hondarrabi-Hendaiako badiari begira, Larhun eta Aiako Harria pare-parean izanda.
- Jean Bessouet (I-ener)
- Iban Lizarralde (I-ener)
- Joanes Maiza (Goiener)
- Kepa Etxeburua (Goiener)
Egun grixa zen,… baina, bihotzak alai zeuden. Lagun arteko bilera bat zen. Lekua ere, aproposa…
Iban saltsa askotan sartuta dabilen injineru-entrepenaria, Jean, ere, “erretiratuta” izaki, entrepenari eta ezin geldirik egon daiteken horietakoa… Iratiko artzaiei ere bordak elektrifikatzen aritua,… betiko gure Joanes, eta Kepa.
Elkar ezagutza handitzearren eta, bien arteko ekimenez aritzeko egiten den bilera. Berehala hasi ginen hizketan, eta ea zeinek gehiago hitzegingo duen konpetentzia zegoela zirudien. A ze bilera dentsoa! Zenbat gauza dauden elkarren artean egiteko!
Han hitzegin zirenak laburbilduz:
- I-ener-eko berehalako proiektua (teilatuak dagoeneko identifikatuak, errentagarritasuna…)
- I-ener-eko barne antolakuntza eta funtzionamendua.
- Goiener-eko hurrengo pausoak.
- I-ener-en martxa eta Goiener-ek nola lagundu dezakeen bazkideak lortzen?
- Elkarrekin sortzen den proiektua nola E-kop era aurkezteko gauzatu (dagoeneko aurkeztuta!)
- Lanpostu berriak sortarazteko, elkar laguntzak eta dinamika berriak sortzen duen aukera.
- Eta noski, ondorengoak ekar dezakenari buruz ideia pillo bat azaldu ziren (Europar energia merkatu liberalizatu batek ekar dezakeena, Metering-ekin egin daitezkeen proiektu amankomunak…)
Ederrena, elkar ulertzeko dagoen erreztasuna. Primeran I-Ener! Zorionak eta animo!!
Energia eta elikadura jasangarriaren inguruko hitzaldia Irunen
Zer da energia jasangarria? Elikadura jasangarrian sartu nahiteke?
Hontaz eta gauza gehiagoz informatu nahi gaituzte GOIENER eta BIDAZI ekimen lokalek, hortarako antolatu den hitzaldian abenduaren 4an 19:00etan hospital zaharreko konferentzia aretoan (Sarrera Urdanibia plazako 6etik.) Zatoz!
Onda Vascako La Tarde En Euskadi saioan erreportaia [es]
Energia kontsumo kooperatibei buruzko erreportaia Onda Vascako La Tarde En Euskadi saioan.
Reportaje sobre cooperativas energéticas en el programa La Tarde En Euskadi de Onda Vasca.