Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
LANPOSTUA
Proiektu europarren kudeatzailea.
ESKAINITAKO POSTU KOPURUA
1 (bat).
FUNTZIOAK
Proiektu europarra kudeatzea eta gauzatzea.
MAILA
Teknikaria.
GAINBEGIRALEA
Garapen taldea.
KOKALEKUA
Berehala hasteko > Kokaleku irekia (Goiener bulego sarea).
PROBALDIA
6 hilabete (gehienez).
KONTRATU MOTA
Besteren kontura iraupen jakinekoa.
FROGEN ONDOREN
Kontratu mugagabea – Bazkide langilea.
LAN EGUTEGIA
Barne Araudiaren arabera.
SOLDATA
Barne araudiaren arabera (C taldea)
Gordina 1. urtea = 21.727,25 €/urteko – Gordina 4. urtea = 32.591,03 €/urteko.
LAN BALDINTZAK
Barne Araudiaren arabera.
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA
(Hasierako erreferentzia)
Ingeniaritza teknikoa, industriala, enpresen antolakuntza/administrazioa.
ESPERIENTZIA
(Formazioa baino garrantzitsuagoa)
• Esperientzia izatea Europako era guztietako proiektuak diseinatzen, bilatzen, prestatzen, haien jarraipena egiten eta justifikatzen. Baita idazlanean ere.
• Esperientzia izatea Europako proiekturen bat lortzeko zuzeneko inplikazioan, haren izaera alde batera utzita, batez ere etxebizitzen eskari termikoari dagokionez.
• Esperientzia Europako, Estatuko eta eskualdeko erakundeekin, proiektu horien koordinazioaren arloan.
• Goienerren barne-egitura eta bilakaera aldez aurretik ezagutzea baloratuko da.
Bulegoko lana eta telelana konbinatzeko prest dago.
HIZKUNTZEN EZAGUERA
Euskara – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz (EGA/C1 mailaren baliokidea).
Gaztelera – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz.
Ingelesa – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz (C1 mailaren baliokidea).
Beste hizkuntza batzuk jakitea baloratuko da (frantsesa edota alemana lehenetsiz).
TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUERA
Kalkulu orriak, testu prozesadorea, aurkezpenak, internet, posta elektronikoa.
Instalazio termikoen diseinurako berezkoak.
ELKARLANERAKO TRESNEN EZAGUERA
Cloud (Google Drive, MS Teams, Doodle).
Kudeaketarako berezkoak (CRM edo antzekoak).
BESTE EZAUGARRI BATZUK
• Goienerren proiektu sozialarekiko inplikazio eta konpromiso handia.
• Esplorazio-maila handia, Goienerren errealitatea kontuan hartuta.
• Arlo hauetan ezagutza baloratuko da: energia berriztagarrietan (bereziki termikoan), energia-eraginkortasunean, energia-komunitateetan.
• Komunikazio-gaitasun handia (jendaurrean hitz egitea, proiektuak defendatzea, barne-mailan horiek azaltzen jakitea…).
KONPETENTZIAK
• Traturako erraztasuna, soziabilitatea
• Ikuspegi globalerako gaitasuna
• Ekintzailea, ordenatua, erabakitzailea eta proaktiboa.
• Energia-ereduan bidezko aldaketa lortzen laguntzeko motibazioa.
FUNTZIOAK
• Profil hau aktibatzen da kooperatibak dituen bi behar zehatz kontuan hartuta: jarduera orokor handia hainbat europar proiektutan (Horizon eta LIFE programetan), eta bereziki, BEcoop proiektua aurrera ateratzea (2023ko urrian amaitu bitartean gauzatu beharko dena).
• Beste proiektu batzuetako zereginen antolaketa koordinatzea erakundearen barruan.
• Proiektu bakoitzean zehaztutako epe, helburu eta mugarrien jarraipena.
• Hartu-emana: etengabea, koordinatzailearekin eta Garapen Taldeko gainerako kideekin, eta maiztasun handikoa sorkuntza-proiektuen bulego teknikoarekin. Noizbehinka Europara bidaiatzeko prest egotea, partaide garen partzuergoetako erakundeekin koordinazio eta gauzatze lanak egiteko.
• Goiener Taldearen behar guztiak ezagutu ahal izateko mugitzeko prest egotea.
Beste eragile batzuekin (kooperatibak, unibertsitateak, teknologia-zentruak, enpresak, administrazioak) edo bakarka lan egiteko proposamenak bilatu eta aztertzea, eta proiektu berriak garatzea, Goienerreko lan-ildoa jarraituz.
• Goienerren barne-egitura eta taldeen beharrak ezagutzea, jarduera estrategikoak garatzen laguntzeko, hainbat laguntza-ildotan parte hartuz.
• Etengabeko prestakuntza arlo teknikoan, proiektuen eskakizunei ahalik eta modu egokienean erantzun ahal izateko.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookiei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean egin duzun hizkuntza hautua gogoraraztea.
Derrigorrezko cookie-ek beti gaituta egon behar dute, cookie-n inguruko lehentasunak berak gorde ahal izateko.
Cookie hauek desgaitzen badituzu, ezingo ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean berriro aktibatu edo desaktibatu beharko dituzula cookieak.
Kanpoko webguneetatik erakusten ditugun edukiak ikusi ahal izateko cookie-ak:
Lehenbizi, gaitu zure lehentasunak gordetzeko derrigorrezko cookieak.