Joan den Martxoaren 7an, Goiener-Araba taldeak eskaturik, prestakuntza saio bat egin zen gai teknikoetan sakontzeko interesa zuten talde horretako kideentzat, eta horrela prestatuago egoteko zabalkunde lanak, mintzaldiak, elkarrizketak, etab. egiteko orduan.
Bazkide baten bitartez aukera izan genuen saioa Gasteizko Eraikuntza B.H.I.-ko Zero Eraikinean egiteko. Eraikin hori ikasleek berek eraiki zuten. Zero emisio produzitzeko diseinatuta dago, eta energia berriztagarriekin bakarrik funtzionatzen du. Horren ingurune aproposean, hamabi bat lagun etorri ziren Santiago Ochoa de Eribek eman zuen prestakuntza saiora. Oso saio interesgarria eta hezigarria izan zen, eta errepikatzea espero dugu.