Pasa den abenduan, Goienerren bulego berriaren inaugurazio ekitaldia izan zen. Biltzeko aukera paregabea izan genuen (Iruñea kaleko 33an), kooperatibaren aurrerapenen inguruan solas egiteko eta bide batez emandako urratsarengatik topa egiteko.
Gasteizko bulegoa, Goienerrek bazkideen zein gizartearen esku jartzen duen informazio eta harreta pertsonalerako bigarren puntua da.
Bulego honen ateak zabalik egongo dira tramite eta kontsultarako, bai eta boluntarioen bilgune izateko ere.