Pylon Networkek bere lehenengo «Metron» energia neurgailuak instalatu ditu GoiEnerreko erabiltzaile batzuen etxeetan. Hala, bere blockchain plataforma ingurune erreal batean testatzen hasi da.
Etorkizun hurbilean proiektua kooperatibako erabiltzaile bolondres talde handiago batera zabaltzeko lehen urratsak dira.
Proiektua garatu duen taldea (Klenergy), gazte ekintzailez osatua dago energia merkatutan, kooperatiba berriztagarrietan eta hardware-software garapenean adituak diren kolaboratzaileen esperientziaren babesarekin. Taldeak urtebetez landu du Pylon Network deritzon plataforma.
Energia berriztagarrien «market-place» batez ari gara, non «Metron» izeneko neurgailu hardware bati eta honek integraturik duen software (blockchain) bati esker, plataforman dauden erabiltzaileek (momentu hontan GoiEneren bazkide batzuk) energia erosi eta saldu ahal izango duten bere ordainketa sistemarekin, ordainketak egiteko maiztasuna kudeatu eta baita energia nori saldu edo erosten diotenaren ziurtasuna ere.
Horretarako Blockchain izeneko teknologia darabilte (bloke katea), honek datu kapa deszentralizatu, garden eta aldagaitz bat izatea ahalbideratzen die. Bertan traza litezke ziurtasun osoz sarean gertazen diren eragiketa/trukeak, kasu honetan, merkatu energetikoan.
Urtarrilaren amaieran pausu estrategiko eta berritzaile bat eman zuten proiektuaren garapenari dagokionez, Pylon Networken kode zentrala – «CORE» -kode irekiko lizentzia batez argitaratuz (Open-Source– lehen blockchain kode erabat operatiboa merkatu energetikoaren beharretara berariaz garatua (ikus hemen gehiago), gainera DEMO plataformara sarrera eman zuten.
Mugarri honi dagokionez, honela argudiatzen dute «ez dago lekurik leiharako –KOOPERAZIOA behar da– sektore energetikoaren eragile guztien artean eta horretarako komunikazio fidagarri eta gardena ahalbideratzen duen tresna behar da (blockchainek duen ezaugarria), benetazko kooperazio baterako beharrezko diren konfidantza eta segurtasuna sortuz. Tresna hori Pylon Network da.»
Joan den astean, 2018ko martxoaren 5 eta 9 bitartean, Pylon Network taldea Euskal Herrian izan zen, lehen «Metron» neurgailu adimendunak instalatzen. Energia monitorizazio gailu bat da, etxeko kuadro elektrikoari konektaturik eta internet izanik, bere birartez igarotako energia fluxu guztiak kontabilizatu eta zertifikatzen dituena eta gainera bere ordainketa sistema propioa integratuta du. Hardware hau Smappee fabrikatzaileak garatu du eta Pylon Networkek garatzen duen blockchain softwarearekin batera egiten du lan.
Froga fasean (2018 amaieran), «Metron»ak instalatzen jarraituko da, eta denbora errealean datuak biltzen, hala nahi duten GoiEnerreko bazkideen artean. Horretarako izen-emate formulario bat jarriko du martxan GoiEnerrek. Helburua »tester» erabiltzaile lagin esanguratsu bat lortzea da GoiEneren ezagutza eta eskarmentuarekin batera konbinatuaz, energia-truke sistema berritzaile hontan planteatzen diren hipotesi guztiak baliesteko. Honek, aldi berean, erabiltzaileen kontsumo energetikoa murrizten lagunduko du eta bestetik kooperatibaren barne operatibotasuna optimizatuko.
Datorren hilabetetan egindako aurrerapausoen berri ematen jarraituko dute eta lehen pilotu-frogen emaitzak erakusten bere erabiltzaile errealekin. Momentuz plataformara sar liteke eta egiten ari direnari begirada bat bota. Egin beharreko guztia zure emailarekin erregistratzea da lotura hontan.