Bazkideei gutuna [2022/08/17]
Bazkide agurgarriak:
Bi helburu hartuta bidaltzen dizuegu udako ezohiko mezu hau. Batetik, hiru hileko tarifetan irailerako prezioak jaitsi egingo ditugula jakinarazi nahi dizuegu, eta bestetik, gasa doitzeko mekanismoaren topearen mekanismoari buruzko zenbait argibide eta gomendio eman nahi dizkizuegu.
Orain arte, merkatuaren ezegonkortasunak eta ziurgabetasunak, kooperatiban genuen egoerari gehituta, posizio kontserbadoreak mantentzera behartu gaituzte, jakinik horrek zuentzat ahalegin handia eskatzen zuela. Baina, beti adierazi izan dizuegun bezala, gure lantaldeak era koordinatuan ari dira lanean, gaurkotasuna eta merkatuaren bilakaera aztertu asmoz, aukerarik onenak eskaintzeko helburuarekin.
Martxan jarritako neurriok emaitzak ematen ari dira; aurreikuspenak betetzen doaz. Horri merkatuaren egonkortasuna gehitu behar zaio, zeinak –dirudienez– urte amaierara arte iraungo duen.
Beraz, hiru hileko honen tarifen prezioak jaitsiko ditugu irailerako. Hori kooperatibaren historian gertatzen den lehen aldia da. Urrian, barruko zein kanpoko datuak aztertuko ondoren urteko azken hiru hilekoko prezioak finkatuko ditugu.
Gasa doitzeko mekanismoari dagokionez,zuetako asko jarri zarete gurekin harremanetan informazio gehiago, aholkuak edota iritzia eskatzeko. Zaila da etorkizunari begira ondorioak ateratzea, baina mekanismoa onartu eta abian jarri zenez geroztik, interesguneak aurkitu dizkiogu.
Hasteko, merkatu elektrikoari nolabaiteko egonkortasuna eman dio (nahiz eta, beste urte batzuekin alderatuta, erreferentziazko prezioek altuak izaten jarraitzen duten).
Mekanismoa gero eta kontsumitzaile gehiagok ordainduko dute, hala ere gasa doitzeko mekanismoaren prezioak igotzen jarraitzen du; beraz, zaila da datozen hilabeteetan fakturari nola eragingo dion aurreikustea. Horri lotuta, esan behar dugu, bertikalki integratutako enpresak ez daudela derrigortuak egiaztatzera talde barruan erosi duten energia, ondorioz, euren bezero askok ez dute mekanismoa ordaindu behar. Hau da, energia sortu eta (gero merkaturatzeko) talde bereko enpresei saltzen dieten enpresa-talde handiek lehiatzeko abantaila itzela dute gainerako merkaturatzaileon aldean, zeinak apirilaren 26an itxitako energia-bolumena justifikatu behar dugun. Ondorioz, gasa doitzeko mekanismoak merkaturatzaile txikietako kontsumitzaileoi eragiten digu, horrek dakarrenarekin.
Amaitzeko, aholku bat: gasa doitzeko mekanismoa prezioa justu altuagoa da orain arte aurrezteko erabili izan ditugun denbora tarteetan. Ondorioz, orain arteko kontsumo-ohiturak zigortzen ditu, nolabait esateagatik (sakonuneetan kontsumitzea, alegia). Horregatik –mekanismoa ordaintzen ari bazara– orain hauxe gomendatzen dugu: Astean zehar, denbora-tarte lauarekin bat datozen orduetan kontsumitzea (14:00-18:00), eta asteburuan zehar eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte. Aparteko prezioez haratago, neurriaren alde onari begiratuta, kontsumoen zati bat desplazatuko da teknologiek CO2 gutxien isurtzen duten orduetara, alegia, berriztagarriek gehien sortzen dutenetara.
Argindarraren eta gasa doitzeko mekanismoaren merkatuko prezioen jarraipena hemen egin dezakezue.
Mezu hau argigarria izatea espero dugu. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkizuegu kooperatiban eguneroko lana kudeatzen duten taldeetan jarritako konfidantzagatik.
Jaso agur bero bat.
Azkar ulertzeko, orduan… zein ordutegitara mugitu beharko nituzke nire kontsumoak?
WEB ORRI HONETAN eguneratuta izango dituzu biharamuneko orduz orduko prezioak, gasa doitzeko mekanismoa barne dutela (enpresetarako eta kontratu handietako aldiz, hemen).
Dena den, aholku orokorra:
— Astelehenetik ostiralera, erdiko denbora tarte «lauean» (hori koloreko tartean) kontsumitu, 14:00etatik 18:00etara. Gasa doitzeko mekanismoa garestiagoa baita gauez (ikusi bigarren grafikoko barra berde argiak).
— Asteburu eta jaiegunetan, arratsaldez kontsumitu. 12:00etatik 18:00etara. Astegunez baino merkeago, gasa doitzeko mekanismoaren prezio baxuagoei «sakonune» tarteko (berde kolorea) denbora tartea gehitzen baitzaio.
Ordutegi honetan kontsumitzeko aholkuak noiz arte iraungo du? Aldaketarik izanez gero jakinaraziko diguzue?
Hasiera batean, gasaren topea 2023ko maiatzera arte mantenduko dute. Hala ere, prezioek eta ordutegiek gorabeherak izan ditzakete. Web orriko informazioa eguneratuz joango gara, eta aldaketa garrantzitsurik balego jakinaraziko genizueke.