ESEficiencia.com online hedabideak artikulua argitaratu du, Goienerrek parte hartzen duen WHY proiektu europarraren emaitza onak ezagutaraziz.
Europako funtsekin finantzatutako WHY proiektuak metodologia berritzaileak garatu ditu, baita etxeko energia-kontsumoa epe labur eta luzera modelizatzeko tresnak ere. Hiru urte baino gehiagoko lanaren ondoren, proiektuaren emaitzetan oinarritutako gomendio politikoak eskaintzen dituzte energia-politikako arduradunei (nola arduradun nazionalei, hala Europar Batasunekoei ere); WHY-k gomendioak ematen dizkie tokiko politika energetikoen arduradunei eta agintari publikoei, herritarrak trantsizio energetikoan inplikatzea lortzeko helburuz.
Proiektu hori Deustuko Unibertsitateak (Bilbo) koordinatu zuen. Beste zazpi bazkidek ere parte hartu zuten, eta horien artean beste euskal erakunde bat dago: Goiener S. Coop.
Energia etxean kontsumitzen da zerbitzu bat eskaintzen duten etxetresna elektrikoak/makinak erabiltzeko, hala nola, berokuntza, argiztapena, hoztea eta abar. Kasu askotan, ekintza kontzientea eta borondatezkoa da. WHY proiektuaren helburu nagusia etxeetan energia zer, noiz, zenbat eta zergatik kontsumitzen den ulertzea izan da.
WHY proiektuaren gomendioak
WHY proiektuaren esparruan, politikei buruzko gomendioak garatu dituzte politika energetiko nazionalen eta EBren arduradunentzat. Ildo horretan, gomendatzen dute kontsumitzaileentzako aurrezteko pizgarriak are gehiago ematea eta sinplifikatzea, energia-eraginkortasuna hobetzeko eta karbono gutxi isurtzen duten berokuntza-tresnak ezartzeko.
Halaber, legea aplikatzeko etengabeko ibilbide-orri bat garatzea eta monitorizatzea gomendatzen du, EBko estatu kideak 2030erako eraikuntza-helburuak betetzeko bidean daudela bermatzeko. Energia- eta klima-politikek kontuan hartu behar dituzte herrialdearen egoera klimatikoa, sozioekonomikoa, eraikuntza mota eta antzinatasuna, haren eraginkortasuna maximizatzeko.
Bestalde, tokiko energia-politiken arduradunek eta agintari publikoek herritarrak inplikatzea lortzeko gomendioak ere garatu dituzte. Lehenik eta behin, aniztasuna onartzea gomendatzen dute. Sinplea izatea, erabilera-denboraren tarifak errazago jarraitzen dituzte gizakiek, eta etxeko lanak berrantolatzeko aukera ematen dute, eragina murrizten lagunduz.
Beste gomendioetako bat argia izatea da; tarifaren aldi bakoitzeko energiaren prezioen arteko aldeak nahikoa handia izan behar du portaera aldatzeko pizgarri argi bat emateko.
Azkenik, beste gomendio bat ohiturak aldatu ezin dituzten pertsonei laguntzea da. Tarifa-sisteman xedapen bereziak gehitzea familia ugarientzat eta pobrezia-arriskuan dauden pertsonentzat, inpaktua murrizteko.
Jatorrizko artilulua: ESEficiencia.com [es]