Datorren azaroaren 5tik aurrera energiari buruzko II. jardunaldiak ospatuko dira Tolosako Topic-en.
Informazio gehiago: Energia Jardunaldiak 2014.
Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
. Goiener
Datorren azaroaren 5tik aurrera energiari buruzko II. jardunaldiak ospatuko dira Tolosako Topic-en.
Informazio gehiago: Energia Jardunaldiak 2014.
. Goiener
Bigarren urtez Arabako boluntario taldeak bazkide egun bikaina eskaini zigun GoiEnerrek sustatzen dituen baloreak ezin hobeto uztartuz.
Aurreko igandean, hilak 19, ehun bat bazkide eta lagun batu ginen Izki parke naturalaren muga mugan dagoen Okina herri ederrean.
Okina herri txikiak udal barrutiko berokuntza sistema abian jartzea lortu du bertako errekurtso naturalak eta sostengarriak erabiliz. Proiektua aurrera eraman zuen Koldo Monasterioguren ingeniariak eta bertako alkate eta proiektuaren bultzatzaile Mikel Polok zehatz-mehatz azaldu ziguten zertan datzan biomasa erabiltzen duen sistema hau. Kontzejuarenak diren bertako pagadietatik egur ezpalak ateratzen dituzte. Basoaren mantenu lana herritarrek beraiek auzolanean egiten dute nahiz eta espaltzea kanpoko enpresa baten bidez egin. Ezpalak ihartu ondoren dauzkaten bi galdaratan erregai gisa erabiltzen dira ura berotu eta sareko etxebizitzetara eramateko. Gaur egun 15 etxebizitza dira horrela hornitzen direnak baina sistema diseinatuta dago herri osora hornitzeko baita herria handituko balitz ere.
Haren instalazioak erakutsi, funtzionamendua azaldu eta gure galdera sortari erantzun ondoren Ayuda ibai ondotik Sasetaranzko ibilaldi laburra egin genuen pago ikusgarrien artean gure bazkide Eduardo Urartek herriaren kulturaz eta historiaz jakingarriak ematen zizkigun bitartean.
Itzulitakoan zaldi haragiz egindako haragi-bolak genituen zain “casa Victor” herriko tabernan ZALMENDIri esker http://zalmendi.blogspot.com.es/. Slow food Arabako partaide den Eduardok eta ZALMENDIko kide Victor Lopezek azaldu ziguten nola sortu zuten duela 7 urte moxal haragia ekoizten eta saltzen duen elkartea eta nola lehenesten duten salmenta zuzena.
Goizekoak eginda Mendiola herrira hurbildu ginen. Bertako herriaren etxean Jon Zabalak bazkaltzeko leku ederra atondua zigun. Bazkaria ere beste ekimen interesgarriaren erakusgarria izan zen Ortutik Ahora Eko-katering, alegia. https://ortutikahora.wordpress.com/. Ortutik Ahora irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da non ikuspuntu agroekologiko batetik elikadurari dagokion guztia lantzen duten. Elikadura, osasuna eta kontsumoaren inguruan kontzientzia berri eta kultura agroekologiko bat sortzeko beharra ikusten duten nekazari, sukaldari, nutrizionista eta hezitzaileek osatzen dute. Borondate eta aldarte onez lortu genuen arazo txiki bati buelta ematea. Bazkaltzera jende gehiago agertu ginen prestatuta zeukatenentzat baino.
Egun-pasa amaitzeko GoiEnerreko hainbat kidek orain arte egindakoak eta aurrera begira egitekoen berri eman ziguten hara hurbildutakoei.
Ezin agurrik esan hara joandakoei eskerrak eman gabe, eta, bereziki, antolaketan, prestaketan, koordinatzen, azalpenetan, sukaldean eta lanean ibili ziren hamarka lagunei. Guztiontzat zorionak eta eskerrik asko egun borobila eskaini zeniguten eta.
. Goiener
Datorren urriaren 22an 18:30etan, USURBILGO LANBIDE ESKOLAN, hilabeteroko GOIENERren bilera informatiboa antolatu dugu. Bertan kooperatibaren egoeraren berri emango dizuegu.
Oporretako itzulera eta gero (jadanik 2000 bazkide baino gehiago gara), Euskalherrian zehar egiten digutun gure asanblada informatiboekin jarraitzen dugu. Irailean Nafarroan izan ginen eta orain urrian Gipuzkoaren txanda da.
Topaketa irekia denez, inguruko ezagun, lagun eta familiartekoak konbidatzea animatzen zaituztegu, kooperatiba ezagutu eta parte hartzea animatuz. Urtean bitan elkartzen gara lurralde bakoitzean, beraz, elkar ezagutzen jarraitzeko aukera izango dugu.
. Goiener
Kontzientea, ekologikoa, efizientea, tokikoa, osasungarria eta munduko pertsona guztientzat bidezkoa den moduan kozinatzeko tailer praktikoa. ZER EGINGO DUGU?
NON:
VILLA YEYETTE. 17:30H – 21:00H
Zubiarre ibilbidea, 84
(Intxaurrondo Viejo. Euskotren Intxaurrondo geltoki ondoan)
Hemen sakatu lekua ikusteko
IZEN EMATE EPEA:
Urriak 31 Octubre
MATRIKULA: 8€
Hemen sakatu IZENA EMATEKO. Leku mugatuak
. Goiener
Mikel Libano eta Josu Rocha-rekin.
Jatorrizko bideoa CGT-LKNko Youtuben.
. Goiener
Urriaren 17an «Pobreziaren eta bazterkeriaren aurkako nazioarteko eguna» aldarrikatuko da, «Ez lapurtu gure energia» lelopean. Hona kolektibo ezberdinek hurrengo egunetarako prestatutako egitaraua:
• Bilbo
Urriak 16 Octubre:
— 18:00 Teatro de calle / Kale Antzerkia.
Compañía Pez Limbo.
Plaza de Santiago • Casco Viejo • Bilbao.
— 19:00 Charla / Hitzaldia.
Que no te roben la energía: La pobreza energética.
Centro Cívico La Bolsa • Pelota, 10 • Bilbao.
Cote Romero, Coordinadora de la Plataforma por un Nuevo Modelo Energético y Directora de Ecooo.
Carlos Berzosa, Catedrático de economía aplicada y actual presidente de CEAR, Comisión Española de Ayuda al Refugiado.
• Donostia
Urriak 14 Octubre:
— 16:30 Hitzaldia: Colapso civilizatorio: poniendo la vida en el centro.
Zuzenbide Fakultatean EHU, Donostia.
Yayo Herrero.
Dinamizatzailea: Donostiako Zero Pobrezia Plataforma, Iñigo Odriozola.
Urriak 15 Octubre.
— 16:30 Hitzaldia: La insostenibilidad del modelo. El caso de India.
Zuzenbide Fakultatean EHU, Donostia.
Agustín Paniker.
Dinamizatzailea: Zigor Aldama.
Urriak 16 Octubre:
— 19:00 Mahai Ingurua: Pobrezia energetikoa.
San Jeronimo Udal Liburutegian, Kripta Aretoa.
Victoria Pellicer Valentziako Unibertsitateko aditua.
Goiener, Olatz Azurza eta Pobrezia Energetikoaren Kontrako Plataforma.
Urriak 17 Octubre:
— 17:00 Bizimartxa.
Haizearen Orrazitik abiatuta Txita Sound Systemekin.
Partirá del Peine del Viento una marcha en bicicleta acompañada de la Txita Sound System denunciando la pobreza energética.
— 19:00 Boulevardean, kale antzerkia: Pez Limbo.
• Gasteiz
Urriak 15 Octubre:
— 18:30 Charla / Hitzaldia: Pobreza energética, ¿quién paga la factura?
Centro Cultural Montehermoso (sala Ortuño).
C/ Fray Zacarías Martínez, 2 (aforo limitado).
Cote Romero Coordinadora de la Plataforma por un Nuevo Modelo Energético y directora de Ecooo.
Vicenç Navarro Catedrático de Ciencias Políticas y Sociales y director del Observatorio Social de España.
Posibilidad de servicio de guardería. Solicitudes hasta el día 13 de octubre en: araba@ongdeuskadi.org o 945 280 745.
— A continuación Teatro / Antzerkia con Pez Limbo.
Urriak 16 Octubre:
— 19:15 Charla / Hitzaldia: Renta básica de ciudadanía: ¿utopía o realidad?
Centro Cívico Iparralde II (Sala polivalente).
Plaza Zuberoa, 1.
Daniel Raventos, profesor de la Universidad de Barcelona y presidente de la Red Renta Básica.
Ander Rodríguez, diputado de Política Social de Gipuzkoa.
Organiza Plataforma por los Derechos Sociales de Gasteiz.