La Sexta-n eguzki baratzei buruzko albiste laburra [es]
Eguzki baratzak, erregai fosilei alternatiba garbia
Goiener eta Albaolaren arteko lankidetza hitzarmena
GoiEner eta Albaolaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu da Albaola Itsas Kultur Faktorian. Albaolak eta GoiEnerrek interes berdina partekatzen dute basoetako jasangarritasunaren azterketan eta basoberritzearekin lotutako egitasmoen garapenaren ikerketan.
Gaur, bi elkarteen harremanaren ospakizun sinbolikoa egiteko, Albaolara gerturatu dira GoiEner elkarteko ia 30 lagun. Trintxerpetik itsasontziz iritsi dira eta XVI. mendeko historian murgildu eta gero, arotzen eskulana adi jarraitu ondoren, San Juan baleontziaren egituraren barruan hitzarmena sinatu dute.
Argazkian Xabier Agote, Albaolako lehendakaria, Maria Dolores Martinez, GoiEner Elkarteko lehendakaria, Juan Esteban Maiza GoiEnerreko lehendakaria eta Raúl Pérez Iratxeta, San Juan baleontzia proiektuko zuzendaria.
EKHI Txanponak eta GoiEnerrek lankidetza hitzarmena sinatu dute
Ekainaren 14an Joanes Maizak, GoiEnerren izenean, eta Esther Jimenezek, Ekhiren izenean, lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen honen bidez oinarri komunak agerian geratu ziren.
Erakunde biek konpromisoa hartu zuten hainbat ekintza elkarrekin garatzeko. Nabarmendu beharrekoa da proiektu handinahi, ezin interesgarriago bat, hau da, txiri-txiri beste erakunde batzuekin batera ibilia hasiko duen txanpon lokala energiari ainguratzeko aukeren ikerketa.
Era berean, tokiko eta zirkuitu laburreko elkarrekintza lehenestea, partaidetza motak garatzea eta sustatzea, onura komunaren ekonomiaren ideia zabaltzea, erlazio ekonomikoetan harreman gardenak lehenestea eta ingurumenarekin jasangarriak diren kontsumo, merkataritza eta ekoizpen prozesuei laguntzea dira erakunde biak lotzen dituzten ezinbesteko oinarriak.
Transizio energetikoa Euskal Herrian
Goienerrek ekainaren 23an “Transizio energetikoa Euskal Herrian” izeneko EHUko ikastaroan parte hartuko du. Olatz Azurzak Goiener ordezkatuko du “Gizarte kolektioben hausnarketak eta proposamenak: Energia trantsizioa behetik gora Euskal Herrian?” izeneko mahai-inguruan. Berarekin egongo dira Bizi!ko Maialen Hegi-Luku, Fracking Ez!eko Mikel Otero eta Sustrai Eraikuntzako Xabier Zubialde. Ekitaldia arratsaldeko 16:00etan izango da Bizkaia Aretoko Oteiza aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo).