Gaur Egun
Santi Ochoa de Eribe faktura elektrikoen igoerari buruzko albistean.
ENARAko Asier Gorostiza Landaren hitzaldia
Jakin nahi duzu nola erosten den argindarra espainiar merkatu elektrikoan?
Zatoz ENARA Asier Gorostiza Landak Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan emango duen hitzaldira. Apirilaren 23an izango da arratsaldeko 15:30etan, Ingenieritzako Hitzaldi Teknikoen Ziklo barruan.
Jorratuko diren gaiak: Zer da eta zer egiten du merkatu elektrikoko agente batek, nolakoa da OMIErekin elkar-ekintza.
Oharra: Hitzaldia gazteleraz izango da.
Batzar Nagusia Bilbon
Datorren larunbata, apirilak 18, goizeko 10etan ohiko batzar orokorrean bilduko gara Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialean (San Pedro plaza, 5), kooperatibaren 2014 urteko jarduerari buruzko kontuak azaltzeko.
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu eta egin beharreko kritika modu positiboan egin diezaguzun datorren 18an Bilbon edo posta elektronikoaren bidez goiener@goiener.com helbidean.
Ziur gaude zure iritziak balio izango duela gure ardura eta lana hobetzeko, bai eta GoiEner-ek egun eskaintzen dituen zerbitzuak ere. Era berean, kontutan izan oinarri altruistaz eta boluntarioen lanaz eraikitako proiektua dela eta alde horretatik behar den ulermena ere eskatu nahi dizugu.
Etortzekoa bazara hemen autoa partekatu edo gidaria topa dezakezu.
Oharra: Zuzendaritza Kontseilua bildu zen garaian deitu ziren 2900 bazkideek izango dute Batzar Nagusian parte hartzeko aukera. Bazkide berriagoek hurrengo Batzar Nagusian parte hartu ahal izango dute.
Eredu Energetiko Berri baten aldeko jardunaldiak Madrilen
Hurrengo apirilaren 16an eta 17an, energia-eredu berriaren aldaketari buruzko jardunaldiak egingo dira Komertzio fakultateko nagusian. Parte-hartzaileak, besteak beste, ‘Unión Española Fotovoltaica (UNEF)’, Eredu Energetiko Berri Baterako Plataforma, ‘Economistas frente a la Crisis’, eta ‘Observatorio Crítico de la Energía’ erakundeak izango dira.
Euskal Herria Zuzenean
Alex López ETBko Euskal Herria Zuzenean saioan.